Onintza Enbeita.
BIRA

Pribilegiatuak

2021eko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Azken hilabeteetako eztabaida eta elkarrizketekin nazkatzen hasita nago. Bizitza guztian ez nizkion hainbeste buelta eman txerto bati ere, eta orain, guztiok gara adituak. Herritar bakoitzak COVID-19aren kontrako txertoari buruz master bana daukagula ematen du. Batak ez du nahi AstraZeneca eman diezaioten, bestearen lehengusua oso gaizki egon omen zen Moderna hartu ondoren, halakori dosi bakarra eman zioten positiboa izan zelako hiru hilabete lehenago, bestelakori esan diote positibo izan arren dosi biak hartu behar dituela, txertatu nahi ez dutenei esango liekeena azaltzen duen jende asko dago, txertatuko garen guztiok burutik jota gaudela uste dutenak ere bat baino gehiago dira, txertoa bakeagatik hartuko dugunok zaku bat beteko genuke... Halakoxe elkarrizketetan sartuta ikusten dut neure burua azokan astelehenero, tabernan aldiro, etxean iluntze askotan eta joaten naizen lekurik gehienetan.

Bitartean, ez gara konturatzen aukeratu ahal izatea nolako pribilegioa den. Munduko biztanleen erdiak baino gehiagok ezingo du aukeratu txertoa hartu nahi duen edo ez: ez duelako halako aukerarik izango. Eta guk, haien herrialdeetara joateko, onartu egingo dugu gure txertaketa informatizatzea aireportuan zein behar den lekuan, egin behar genuena egin dugula frogatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.