Onintza Enbeita.
BIRA

Balorazioa

2021eko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Atzo bete zen urtebete Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakaria aukeratzeko azken hauteskundeetatik. Ordura arte deseskalatzean ibili ginen, baina handik lau egunetara maskara erabiltzera derrigortu gintuzten. Ez nuke esango, dena den, hori denik urteak eduki duen gauzarik txarrena: etxeratze agindua, itxiera perimetrala... Pertzepzio pertsonaletik ari naiz, jakina. Txertoei buruz ere badago zer esan. Gauza jakina da hiru edo lau farmazia enpresa handi aberastu egingo direla gure osasunaren kontura, eta poltsikoa betetzen jarraituko dute. Izan ere, COVID-19a gurekin geldituko da, eta txertoa urtero ematea gomendatuko digutenaren susmoa daukat. Hortik harantzago, baina, ez da oso kudeaketa txukuna izan txertaketarena: etxetik urrun samar joan behar izan dute adineko askok, azken putz ibili da EAE... Eta, hala ere, inkestek diotenez, Eusko Jaurlaritzari nota ona jarri diote herritarrek.

Jakin nahi nuke inkesta horiek nork erantzuten dituen. Niri ez didate sekula deitu, baina kudeaketa onaren batez besteko nota jaitsi egingo nukeela iruditzen zait. Badakit neuk ez nukeela hobeto egingo, baina norbere hutsunean aitortu eta egoeraren berria onartzea ez legoke gaizki. Ez dago zertan beti esan munduko kudeatzaile onena zarenik; batez ere, hala ez zarenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.