Onintza Enbeita.
BIRA

Ohiturak

2021eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Duela urte batzuk ez genuen pentsatu ere egingo halakorik, baina biharko eguna ospatzeko prest dago jendea Euskal Herrian. Amerikarra omen zen jai bat hain amerikarra ez zela jakin genuenetik, konplexu gutxiagorekin ospatzen dugu eguna. Hala ere, harritu egiten naute gure ibilerek. Duela urte gutxira arte gurean onartuko ez genukeen jai bat geure erara ospatu beharrean, telebistatik esaten digutena eginda konformatzen gara. Berdin dio gure erara nola ospatzen zen ahaztuta badaukagu, edo zantzu gutxi gelditzen badira: gauzak ospatzeko modu berriak asmatu egin daitezke, eta asmatzen dugun horri nahi dugun kutsua eman diezaiokegu; gero hori bihurtuko da ohitura. Guk modu berezian ospatuko dugu hildakoen gaua gure herrian. Bigarrenez emango diegu gure hildakoei bizia, eta egiten dugunak zentzurik ez duela esaten digutenei barre egingo diegu bihar ere.

Mozorro festak deitu dituzte gaur gauerako hainbat kontzertu areto eta diskotekatan. Umeek ohiko mozorroak jantziko dituztela esan didate hainbat lagunek. Bakoitzak jakingo du zer, noiz eta nola ospatu nahi duen, baina ez lotu irudimena. Galdu egin den zerbaiten zantzuak iritsi zaizkigu esku artera, eman diezaiogun zerbait horri forma berria: geurea eta mundukoa, modernoa eta antzinakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.