Onintza Enbeita.
BIRA

Hildakoen gaua

2021eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Eztabaida sortu da. Normala da: bestela ez ginateke Euskal Herriaz arituko. Arimen gaua edo Gau beltza ospatu behar ote den, ospatzen duguna benetan Halloween ez ote den... Ulertzen ditut zalantzak, eta arrisku hori hor dago. Arriskua baino gehiago dago, egia esan: bideoetan umeak gaztelaniaz ikusi ditut goxoki eske. Kontua da, jai horri bertoko forma ematen saiatu edo ez, behin izan zena berreskuratzen saiatu edo ez, estilo amerikarra hemen dagoela. Lo geundela sartu ziguten: ingeleseko irakasleak esan ziela ume batzuei, auzokoak goxoki eske abiatu zirela, diskoteka batean mozorro festa egin zutela... ohartu ginenerako guk uste baino jende gehiagok ospatzen zuen kalabaza eta kandelen jaia.

Eztabaida ez da erraza, eta gauzak ondo egiteko formulak asko bezain gutxi dira. Gauzak asmatzea izan liteke konponbidea. Ez daukagu zertan filmetan ikusi duguna egiten saiatu. Kontatu diguten apurra, geuk izatea nahiko genukeena, fantasia, errealitatea, hizkuntza, herria, eman nahi dugun mezua, heriotzaren tabua eta tabu hori kentzeko gogoa kokteleran sartzen baditugu, aukera bat baino gehiago sortuko zaizkigu hildakoen eta gure arteko katebegia Ameriketako Estatu Batuez gogoratu gabe eraikitzeko. Eta kulturak hobeto hartzen ditu molde berriak eztabaida zaharrak baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.