Onintza Enbeita.
BIRA

Neurriak

2022ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Orain arte dena egin dugu gaizki, baina orain dena ondo egingo dugu: geure burua testatu, zaindu, baja kudeatu, lanera itzuli, besteak ez kutsatzeko neurriak hartu…Horretarako, lehen arreta pikutara bota dute. Lehen haserretu egiten nintzen jendea mediku-aseguru pribatuak defendatzen entzuten nuenean, eta orain, negargura ematen dit. Egin beharko dugu zerbait osasun sistema publikoaren alde, eta egin beharko dute zerbait bertako langileek ere euren buruaren alde. Bitartean, herritarren zaintzari dagokionez, ahal dutena egingo dute, pertsona bakoitzak esku bi baino ez baititu lanerako. Nola geure burua zaintzera eta diagnostikatzera behartu nahi gaituzten, aholkuak ez dira faltako tabernako elkarrizketetan. Batzuek homeopatiara joko dute, besteek bitaminak hartuko dituzte, izango da ezer egingo ez duenik, eta urte askotan zaindu duen naturistarekin jarraituko duenik ere bai.

Halako elkarrizketak tabernetan arruntak direla jakinda, COVID pasaportea deitu dioten zera hori kendu egin behar lukete. Izan ere, lehen baino zentzu gutxiago dauka orain, bakoitzak ahal duena egingo duenean, ahal duena egiteko modu horiek bereizteak eta diskriminatzeak. Kontua da bereizteko eta kontrolatzeko ondo etorri zaizkien neurriak kentzea asko eskatzea izango dela akaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.