Onintza Enbeita.
BIRA

Galderak

2022ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Zenbat palestinar hil ditu Israelgo armadak dagoeneko? Zenbat hil behar ditu munduak genozidioa ikus dezan? Zergatik ez da gertatzen ezer Israelgo ejerzitoak kazetari arabiarrak hiltzen dituenean? Zergatik pentsatzen dugu arabiarrek askoz estuago bizi dutela erlijioa juduek baino? Zergatik pentsatzen dugu Israel eta Palestina baldintza berdinetan ari direla elkarren kontra, kontra ari dena Israel baldin bada? Zergatik ez du munduak behingoz onartzen Israelgo estatua inoren lurretan eraikitzen ari direla? Zergatik ez dio inori inporta urteetan luzatzen ari den sarraskiaren berri ematen ari den norbait tiroka hiltzeak? Zergatik gara hain azalekoak munduko gatazkez ari garenean? Zergatik interesatzen zaizkigu bakarrik telebistak modan jartzen dituen errefuxiatuak? Zergatik iruditzen zaizkigu arabiar pobreak terroristak edo fanatikoak eta arabiar aberatsak ez? Noiz utziko diogu Qatarrera oporretara joateari? Noiz utziko diogu Israel estatu modernotzat hartzeari?

Plural inklusiboa erabiltzen dut ez dudalako inor seinalatu nahi. Seguruenetik denok izango dugu errua egoera honetan, baina batzuek beste batzuek baino gehiago, agidanez. Hemen ere zapaltzaileak, lurraren lapurrak eta hiltzaileak batzuk dira. Besteek ahal dutena egiten dute eurenari eusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.