Onintza Enbeita.
BIRA

Autosuntsiketa

2022ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Ez dakit zenbat aldiz hitz egin dudan lagun artean planetaren berotzeari buruz. Urteak dira gai hau mahai gainera ekarri zigutela, eta harrezkero gauzek ez dute hobera egin. Deigarria zait, hala ere, gure belaunaldiak zein kasu gutxi egin dion gaiari, edo, gaiari kasu egiten diola esan izan duen arren, zein ardura gutxi hartu duen. Aste honetan berriro entzun ditut zientzialariak telebistan, eta loa kentzeko moduko gauzak esan dituzte. Mila aldiz entzun ditugun gomendioekin batera, hegazkina ahal dela saihesteko azpimarratu dute berriro. Orduan gogoratu naiz nola entzun izan dudan gure inguruan bidaiekiko menpekotasuna duela esaten duen jendea, eta nola bihurtu garen inozo hiru egun libre ditugun aldiro hegazkinik hartzen ez dugunok.

Dena eskura jarri digutela ematen du. Sasoi batean aberatsek bakarrik zituzten aukera guztiak ditugu: etxe bakoitzean nahi adina auto, errepideak, ia nahi dugunero nahi dugun tokira bidaiatzeko aukera, aire girotua eta berogailua, hegaldi garestiak eta merkeak, ilea tente jartzeko edo zelulitisa kentzeko aerosolak, erabili eta botatzeko gauzak... Eta, konturatzea kosta egin zaigun arren, planeta suntsitzeko gaitasuna ere eman egin zaigu beste gauza guztiekin batera. Nola ez, gu zintzo ari gara aukera hori ere baliatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.