Onintza Enbeita.
BIRA

Baso biziak

2022ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Domekan ospakizun berezia dago Itsasondon: Baso Bizien Eguna. Litekeena da gehienok beste planen bat izatea egun horretan, baina basoak bizirik mantentzearen aldarria geure egin behar genuke urte guztian. Berdin du kalean edo herrian bizi garen, gure inguruko eta munduko floraz ikasi nahi dugun edo ez, animaliak maite ditugun edo, besterik gabe, gizonak edo emakumeak garen, oporretarako beti hegazkina hartzen dugun edo ez, haragia jaten dugun edo ez, erretzaileak garen edo ez, balkoian landareak ditugun edo ez, zuhaitzak bereizteko gai garen edo ez, kotxean ibiltzen garen edo ez, aberatsak garen edo ez, langileak garen edo ez, sasietako masustak batzeko ohitura dugun edo ez, eskalatzea maite dugun edo ez, igandetan mendira joaten garen edo ez, egunkaria paperean edo pantailan irakurtzen dugun, klima aldaketaz asko dakigun edo telebista katea aldatzen dugun beldurragatik, gaupasak egitea maite dugun edo ez... Berdin du norekin oheratzen garen, zer jaten dugun, nongoak garen, ze hizkuntza hitz egiten dugun, ze koloretako azala daukagun... berdin du. Guztiok hartzen dugu arnasa. Eta basorik gabe gero eta arnasa gutxiago geldituko zaigu. Zure, nire, gure esku dago. Igandean Itsasondon ikusten eta ikasten hasteko aukera ederra paratu digute. Ez dezagun dena gal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.