Onintza Enbeita.
BIRA

Basamortua

2022ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Pelikuletan oso ederra da basamortua: dunak eta hondar ekaitzak agertzen dira. Gure iruditerian artzain nomadak bizi dira desertuan, eta mendeek emandako jakintzaz bizirauten dute. Eremuak erakargarri egiten zaizkigu auto-karrerak telebistaz ikusten ditugunean, edo safariak egitera gonbidatzen gaituztenean. Bizitza errealean, ordea,basamortua leku gogorra da. Gehiago, zure lurretik bidalizaituztelako iristen zarenean. Ahaztu egiten zaigu askotan, baina saharar herriak Aljeriako basamortuan irauten du. Haiena ez den lur batean jarraitzen dute nazioarteko komunitateak gero eta ahaztuago dituela. Bost urteko lehorteari eutsi berri diote ezer ez dagoen eremuan. Tindufeko kanpamentuetatik beti ez da dunarik ikusten; ezta justiziarik ere. Gerrarik ez dagoela dioen Marokoko Gobernuak hainbat herritar hil ditu lotsaren harresiaren inguruan. Irabazi egingo dutela diote sahararrek hala ere; haien herrira itzultzeko bide bakarra bidean jarraitzea delako.

Iluntzeetan argi polita egoten da eremuak zeruarekin bat egiten duen lekuan. Ez da eusteko arrazoi nahikoa, jakina. Belaunaldi bitan ezin da gizarte oso bat desertura egokitu. Haren irudi hondartsu idealizatua desagerrarazten du saharar herriaren errealitateak. Eta, hala ere, herrien indarrean sinisteko arrazoia dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.