andoni egana
HITZ ETZANAK

Koroa

2018ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Teodora Lamadrid izan zen norbait bere garaian. Zaragozakoa jaiotzez, Espainiako antzoki garrantzitsuenetan aritu zen aktore lanetan. Donostiara ere azaldu zen, 1861ean izandako itsas pasadizo baten ondorioz. Aita Mari zumaiarrak eta beste bederatzi lagunek enbatak menpean hartutako txalupa bateko marinelak salbatu ahal izan zituzten Donostiako portutik haien bila irtenda. Balentria arrazoitzat hartuta, Teodorak emanaldi bat eskaini zuen kaltetuen laguntzan eta salbatzaileen omenez. Bukaeran Aita Mari igo omen zen oholtzara artistari koroa bat ematera. Honek itzuli egin zion eta ikusleen txalo zaparrada lehertu omen zen...

Dakitenek diote, Xabier Alberdi eta Javi Carballok kasu honetan, erreskate hura udan gertatu izanak izan zuela Aita Mariren ospean eraginik. Madrilgo turistek euren begiz ikusi zuten nonbait, eta haiek zabaldu zuten bazela Donostian marinel bat besteak salbatzeko grina eta talentua zuena. Aita Mari.

Orain Aita Mari itsasontzi bat da, erreskaterako prestatu dutena eta abiatzeko prest dagoena. Pasaian. Mediterraneora jo nahi lukete salbamendu lanetara, baina ezin dute, baimen paperak falta zaizkielako. Madrilgoak. Irteera galarazten duten egun bakoitzeko koroa bana itzuliko nieke Ministerioko atera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.