andoni egana
HITZ ETZANAK

Eskuak

2018ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
«Ez dut damurik. Nahiago izan dut jendearen maitasuna marka baino». Hala esan zuen atzo helmuga marra igaro ondoren Jaume Leivak, gizonezkoetan Behobia-Donostia lasterkaldiaren irabazleak. Iritsiera ikusi zutenek diote jendearekikoak egiteko mantsotu izan ez balitz probako marka hautsiko zukeela. Hiru segundoren gorabehera baino ez zen. Eskuak nahiago izan zituen hankak baino, korrikalaria izan arren. Ez dago gaizki erabakia. Marka, hurrengo urtean ez bada hurrengoan, edo hurrengoan, kendu egingo bailiokete. Bestea, betirako geratuko zaio.

Gainera, pertsona azkarra non, noiz eta norekin dabilen ohartzen dena bada, ezin ukatu azkartasun marka behintzat hautsi zuela. Bazekien ez zela Olinpiar Jokoetan lehiatzen ari. Jabetu zen lasterkaldi hau, zerbait bada, herrikoia dela. Eta «herrikoi» hitza erabiliaren erabiliz maiztua ere egon daitekeen garaiotan, bere zentzua itzuli diolako iruditzen zait miresgarri egin zuena.

Izango da errieta egingo dionik. Tonto edo gizarajotzat hartuko duenik ere izango da. Helmuga marra igaro ondoren gauza bera egin zezakeela argudiatuko dio kalkulatzaile onak. Baina emozioek agintzen dutenean alferrik dira erretolikak. Atzetik heldu zitzaion askori eskainitako ikasgaia...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.