andoni egana
HITZ ETZANAK

Bazkaria

2018ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Ezagutzen dudan egoerarik deserosoenetakoa izaten da. Lagun-kuadrillak egin du otordua, eta iritsi da kontuak egiteko garaia. Norbaitek, gogoz kontra bada ere, hartzen du sosak biltzeko ardura. Osatu du billete pila, baina ez dela iristen esango du. Gaizki kalkulatuko zutela bakoitzak jarri beharrekoa esango diote, eta norbaitek aterako du sakelakoa zatiketak zehatz egiteko. Ez alferrik! Ez da iristen. Eta orduan sortuko da «nik jarri dut ba!», «nik honi hamarrekoa kendu, eta bi hogeiko horiek jarri ditut», «hi komunera altxatu haiz, eta jarri al duk azkenean?»... sekulako morokila mahai bueltan.

Deserosoa da egoera, lagunen arteko konfiantza handia dela suposatzen baita, ez diola inork, propio, ordaintzeari uko egin. Gehienetan, soluzioa egindako kalkulu akatsaz jabetzean etortzen da. Beste batzuetan, askatu gabe geratuko da korapiloa behin betirako, norbaiten edo norbaitzuen onberatasunez zorrak kitatuta.

Demagun joan zen igandean Donostian, Zallan edo Irunen lagun-kuadrilla elkartu zela bazkaltzera. Batzuek pozik amaitu zuten eguna elkartze hutsa, otordua burutua eta bertako giro ona badelako aski pozgarri. Beste batzuk kontaketa unean falta izan zen pizar hark erretxinduko ditu. Susmagarri nor izan daitekeen juzgua egiten hasiak daude...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.