andoni egana
HITZ ETZANAK

Kuxidadea

2018ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Ez naiz ateak jotzekoa. Baina, aste honetan, adiskide batek kultur proiektu bat abian jartzeko norbaiten itzala behar zuela eta, beste lagun batengana jo genuen. Entzule soil ni, itzaldunak bera fisikaria zela esan zion hasiera-hasieratik berme intelektual bila zihoanari. Ez zezakeela bere arloaz kanpoko deus ziurta. «Ez duzue ba usteko denaz dakidanik?». Halere, ez zuen itzaldunak eskatzailearen ilusiorik itzali. Zintzotasun intelektualari jakin-mina erantsiz, zegokion arloan segi beharreko bidea erraztu zion. Halakok eta halakok bai, berma zezaketen. Jarriko zuen haiekin harremanean...

Hiru egun atzera, Iruña-Veleia korapiloa askatu nahian dabiltzanekin afaldu genuen. Haiek ez dute adiskide fisikariaren gisakoekin topo egiteko zoririk izan. Begi-belarri hertsiak gehiago aurkitu dituzte buru irekiak baino. Grafitoak faltsuak direla tematu ziren batzuk, eta ziurtasunak ez du nonbait begi-belarririk. Eta hamar urte bete ditu auziak. Patinetean lebilke txistu batean neska edo mutikoa balitz.

Jakin-minosook kontua argitzea nahi genuke. Baina akaso ez dugu politikari, filologo eta elizgizon hainbaten ziurtasunaren ondorio diren epaiketa eta zigorra besterik merezi. Hizkuntza salatari: kuriositateak kuxidade eman du gurean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.