andoni egana
HITZ ETZANAK

Arazoak

2018ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Atzo, Ekografiak sailean, Miren Maniasek futbola eta hizkuntzak hartu zituen hizpide. Adibide zehatzak erabiliz —Jose Mourinho, Pep Guardiola, Gary Neville, Gareth Bale— zioen hizkuntza politika jakin batzuen ondorioz gaztetatik atzerriko hizkuntzak entzuteko aukera izan dutenek, gero nazioartean, errazago ekiten diotela bigarren edo hirugarren hizkuntza batean aritzeari hizkuntza hegemonikoetan hezi eta ohituek baino. Hauek, doazen tokira doazela, ez dutela bertako hizkuntza ikasteko beharrik sentitzen.

Egun berean, beste egunkari batean, Realeko jokalari mexikar batek emandako elkarrizketa zetorren Mirenek idatziak goitik behera berresteko. Hector Morenok kontatzen zuen, Herbehereetan jokatu zuenean, nederlandera ikasi zuela eta Erresuma Batuan jokatu zuelarik ingelesez aritzen zela, baina hemen gaztelerarekin ongi baino hobeto konpontzen dela eta ez duela premiarik, zenbakiren batzuk eta ohiko agurrez kanpo, euskaraz deus jakiteko. Orain alaba euskarazko ikastetxe batera bidaltzen dutela eta gerora izan ditzakeela arazoak alabak esandakoa piperrik ulertzen ez duenean.

Dagoela lasai. Gerora ere ez du arazorik izango. Orain artean bezala, arazoa guk izango dugu gauzak asko aldatu ezean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.