BIRA
Kobertura
Badakizu jendea deika ari zaizula, eta egon egin nahi duzu jendearekin. Poz handia daukazu munduarekin konpartitzeko, eta nahi duzu guztiek jakitea zein zoriontsu sentitzen zaren. Eta bat-batean koberturarik gabeko eremu batean zaudela konturatzen zara. Kilometroak egiten dituzu produkzioko furgonetan, eta hala ere, zure mobilak zerbitzuz kanpo jarraitzen du. Lehen ordu laurdena estua egiten zaizu: ez duzu jendearekin lehorra izan nahi, behar diezu erantzun. Baina halako batean bake handia igartzen duzu. Leihotik begira, errepidearen ondoan erreka doala ikusten duzu, eta kobertura baino eukalipto gutxiago dauden eremua daukazu begien parean. Orriak orbel lurrean, enbor sendoko arbolak airera zabalik. Larunbat goizean haiek bezain biluzik zeunden zu, eta iganderako errekaren abiaduran zihoakizun bihotza. Zure barruan dena baretu da, hain justu orain: lankideak isilik doaz zure alboan, eta ikusten ari zarena gozatu egin dezakezu. Badakizu lagun kazetari batekin geldituta zaudela, baina ezin duzu ezer egin. Ia ordubete darama zure telefonoak zerbitzuz kanpo. Behar zenuen arnasa apur bat! Eta orduan, neska talde batek zorion kantuak inprobisatzen dizkizu herriko plazan. Bai, pentsatzen duzu, gertatzen ari da. Eta zorionez, munduak hor jarraitzen du, eta pozakere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu