andoni egana
HITZ ETZANAK

Tropela

2019ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Nork bete digu bizitza den harbideetako klasika hau tarteko helmugaz? Ulertzen dut bidaia luzea denean atseden hartu eta geure buruak engainatzeko baino ez bada ere geraldi batzuk egitearena; ahalegina mentalki zatikatzearena ere ulertzen dut, luzeraren zailtasunak errazago eraman ahal izateko; ulertzen dut behin Martin Fiz maratoilariari irakurri niona. Ea bisera zergatik janzten zuen galdetu zioten. Hogeita hamazazpigarren kilometrora iristean erantzi ahal izateko janzten zuela erantzun zuen. Norbere esku dagoen poz txiki bat sufrimendu unean.

Urteberri eguartean kaleak mortu ziren. Gauza bera urteberri iluntzean. Tropelean baino ez dakigu ibiltzen nonbait. Herriko zonalde bat modan jarriko da eta haraxe joko dugu guztiok batera txikiteora; asteko egun jakin bat izendatuko dute pintxo-potekoa eta orduantxe irtengo gara guztiok kalera; ezohiko azoka bat ipiniko dute eta ez dugu onik izango postu artean elkarri enbarazu eginez ibili arte; merkealdi bolada xehetuko dute eta...

Tarteko helmugaksarri-sarri jartzen iaioa da norbait. Izendatzen ditu eta kokatzen, eta guk ipurdia galdu beharrean jotzen dugu sarrera bat bizia jokoan dugula sinetsita. Etapa garaipena nahi duenarentzat indar gehitxo xahutzea iruditzen zait...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.