HITZ ETZANAK

Orburuak

Andoni Egaña -

2019ko urtarrilak 9
Jo eta ke ari gara noizbait amestu genuen egitasmoa burutu asmotan; etengabeko borroka eskatzen du helburuetara iritsi ahal izateak; lurrari lotuak bizi nahi dugu, landa eremua bertan behera utzi gabe; arrisku handiak hartu ditugu gure ametsak betetzen joan daitezen; ekimena izatea da gure goiburu nagusia... Balizko esaldi horiekiko atxikimendutik hurbil bizi garela esango nuke. Hurbilegi. Hitzak politak baitira... Hitzen atzean hatzak daude, ordea. Eta eskuak, eta gerriak, eta oinak... Hamahiru orduz lanean aritu behar izan duenaren min fisikoa eta inongotzat hartzen ez dutenaren min psikikoa. Hain menpean egoteaz gogaiturik, gainezka egin dute orain. «Nire eskubideak nire zainetako odola dira. Hiltzen banaute ere, ez ditut ahaztuko», abestu zuten arabieraz Azkoiengo Huerta de Peralta enpresako langileek Iruñean. Lan baldintza negargarriak, soldata eskasa, eta protesta egitera ausartzen dena, kalera. Eta batzuk kaleratu dituztelako irten dira besteak.

Langile horietan gehienak migratzaileak dira. Nago arestiko esaldiek belarrietan krakatekorik eragiten ez diguten bitartean ezer gutxi hobetu ahal izango dugula. «Jo eta ke», «borroka», «amestu», «lurra», «ekimena»... izan baitaitezke bertako enpresarien diskurtsoaren parte ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna