andoni egana
HITZ ETZANAK

Tartea

2019ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Toreatzeko garaian zezenei distantzia eman behar zaiela entzun eta irakurri izan dut. Nik ez dut piperrik ulertzen zezenketez, baina berak, itxura denez, bai. Eta horretan, distantzia ematen, oso da txarra. Gai guztiei buruz aritzen da pega-pega eginda, ezin arrimatuago, orok berebiziko garrantzia duela sinetsita bezala. Animalistei buruz, homosexualen inguruan, autonomiez edo Espainiaz esan dituenak igualtsu esan izan ditu: umorerik gabe eta gainerakook duguna mingostuz.

Umorea ez da egoerari espero ez zitekeen distantzia bat ematen asmatzea baino. Imajina ezazue Santiago Abascal prentsaurreko batean honako hau esanez: «Nik ez nuke sekula larunbat iluntzean San Frantziskotik Tokiorako hegaldirik hartuko». Kazetariren batek helduko lioke amuari eta zergatia galdetuko. Irribarretsu bota ahal izango luke: «Larunbatez abiatu eta astelehenez iritsi, igandeko meza galduko nuke ezinbestean». Esanarekin ados ez legokeenak ere onartu egin beharko lioke esamoduaren ahalegina...

Baina badirudi «igandeetan mezetara joatea derrigorrezkoa da!» oihu eginez, eta behin eta berriz errepikatuz, jarraitzaile gehiago dituela. Onar dezagun demokraziaren muinekoena: herritarrek arrazoi dute beti. Baita ez dutenean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.