andoni egana
HITZ ETZANAK

Nor

2019ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Han ez da demokraziarik. Baina hemen hainbat hauteskunde deialdi izan dituzte. Azken hogei urtean hogeita hiru aldiz jo ahal izan dute hautetsontzietara. Hango presidentea ez da herriak aukeratua. Hemengoa bai ez dugula herritarrok zuzenean aukeratzen! Han egoera negargarria da, ez baitute elikagai eta sendagai aski. Hemen ez da askoz hobea. Blokeoa, gainera, batzuek besteei egiten diegu hemen, eta aski elikagai izango ez duen beldurrak jotako asko dago loa bilduko badu pilulak hartu behar dituena. Oposizioa egiteagatik politikariak preso sartzen dituzte han. Hemen ere bai. Eta, gainera, barregura sortzen die poliziei, kataluniar presoen trasladoan hauei babesa ematera azaldutako herritar jendeak.

Hemendik hangoa konpontzea errazagoa da hemendik hemengoa konpontzea baino nonbait. Ez dakit europar agintariak mezatara askotan edo gutxitan joandakoak diren. Baina bazen esaldi bat aintzat hartzekoa: «Ni ez naiz nor zure etxean sartzeko...». Maduro presidenteari egurra ematen ari direnek jakin behar lukete hori.

Zorionez, mundua ez da Europa eta Amerikako Estatu Batuak bakarrik. Txinak, Errusiak, Vatikanoak berak akaso... ez diote men egin chavismoaren aurka harrotu den aitzakia parrastadari. Hala hobe. Ikuspuntu bakarra beti da murritza...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.