andoni egana
HITZ ETZANAK

Zain

2019ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Txarra naiz ni zain egoten. Akaso horregatik ez naute inoiz kamerek eta kameren munduak izugarri liluratu. Kamera bat dagoen tokian beti egon behar izaten da zain. Irudia eta hotsa tarteko badira, beti zaude trepeta tekniko eta teknologikoen menpe. «Pilak bukatuko zitzaizkion», «ez, pilak ongi dauzka», «itzal bat sumatzen zaio nonbait», «badaukat autoan zera bat eta oraintxe ekarriko dut»... Beti zain. Eta zain zaudela egiten zara ernegatu. Eta ernegazioak zer egin behar zenuen edo zer esan behar zenuen ere ahantziarazi egingo dizu. Gainera, aspaldi konturatu zinen kamera bat dagoen lekuan kopetako briloak garrantzi handiagoa duela garuneko disdirak baino. Azala mami eta mamia azal bihurtzeko arrisku handia izaten da kamera bat dabilen lekuan.

Patria liburuan oinarrituriko filmean parte hartzeko casting-a egiten ari dira egunotan. Jende mordoa hurbilduko da. Zerbait berria probatu nahi izango dute batzuek; beste batzuek lagunarteren bat aurkitu denbora pasarako; diru-pizarren bat erantsi nahiko dio besteren batek zituen diru-sarrera murritzei...

Nolabait protagonista izanda zain egoten asmatzea zaila bada, ertzeko bete-lan zaren garaian zeinen gogorra izan behar duen ez dut pentsatu ere egin nahi. Baina, zorionez, bada denerako jenderik...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.