andoni egana
HITZ ETZANAK

Eskueran

2019ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Orain hiru urteko uztaila. Eguraldi bikaina geneukan eta Argiñanoren jatetxeko terrazan geunden txakolin bana eta txibi-erro platerkada bat aurrean genuela itsasoari begira. Baina ez zitzaien aski. Ezin egonda zeuden. Goiz hartako lehen helburua bete zuten gure gonbidatu ziren kubatar inprobisatzaileek: autoarentzat piezak lortzea.

Hiru egun lehenago kulturarteko inprobisatzaileen jardunaldietara Donostiara iritsi ziren unetik, batek ez zuen beste konturik buruan. Anaiaren autoari falta zitzaizkion piezak eskuratzea Habanara eramateko. Iraetako auto-hilobian izan ondoren, zekarren zerrenda luzeko piezarik gehienak lorturik, pentsatzekoa zen zorion betean behar zuela Zarauzko malekoian. Baina ez. Bezperan izugarri gustatu zitzaien Euskal Herriko txoko batera eraman nitzan presa zuten. Txoko hura ez zen Gaztelugatxe; Opakua gaina ere ez; ezta Txingudiko badia ere. Urbil-era itzuli nahi zuten, denetik eskueran —ez sakeleran— zeukaten tokira! Ni zorabiarazi egiten nau horrelako lekuetako argi eta usain joritasunak eta aire eskasiak. Haiek ere bai nonbait.

Suku Maya nepaldar emakume maitagarri eta maitatuak ekarri dit gogora pasadizoa, Euskal Herriko txoko bat aukeratzeko esan eta Donostia eta Urbil hautatu dituenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.