andoni egana
HITZ ETZANAK

Bakartu

2019ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Duela mende erdi pasatxo, kaletik urruti samarreko baserri batean, eman dio adarkada bat izterrean behi batek mutil koxkorrari. Eraman du aitak besoetan sukaldera eta jarri du mahaian. Hartu ditu jostorratza eta listaria eta hasi zaio, bere horretan, haurrari izterreko tarratada josten. Haurrak negar eta oihu egiten du puntada bakoitzean. Aitak, kopetaraino, mehatxu egingo dio: «Egon hadi isilik, motel! Isiltzen ez bahaiz isildu, medikuarengana eramango haut!».

Denbora gutxian medikuekiko beldurrak asko egin du behera. Osasun Zentroak gainezka ikusi besterik ez dago. Edadetuak obrei begira denbora pasa egoten ziren lehen. Orain, osasunaren inguruan sozializatzen dute maizago. Kontu kontari aritzeko ere ez da gai murritza mediku-agendarena. «Ba nik, asteartean, herrian bertan daukat begien errebisioa; ostegunean, hiriburuan analisiak eta, ostiralean, berriz herrian, kura. Badakizu joan den azaroan ebakuntza egin zidatela...».

Bezeroen bizi kalitatea hobetu nahian, Osakidetzak Sintrom hartzen dutenei eskura jarri nahi die autokontrol sistema bat, etxetik bertatik zaindu dezaten euren burua. Ongi. Eskertuko dute. Baina erosotasunean irabaz dezaketena gal dezakete bakartzean. Kontatu ahal izatea ere osasuna baita...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.