andoni egana
HITZ ETZANAK

Sutea

2019ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Joan den astelehen iluntzea. Orioko Txurruka kanpalekuko sarreran geunden Onintza Enbeita eta biok. Iparraldeko bertso-eskoletako hamabi urtetik hamaseira bitarteko gaztetxoek hiru eguneko topaketak egin dituzte bertan eta haiekin afaldu eta afalostean bertso saio bat egitera joanak ginen. Oinez goazelako, hainbeste maite ez gaituzten une horietako bat...

Gaztetxo bat hurbildu zitzaigun sakelakoa eskuan. Eta beste bat... Eta beste bat ere arrimatu zen. Parisko Notre Dame katedrala ageri zen sutan sakelakoen pantailan. Onintzak baietz esan zien, zerbait entzun zuela irratiz azken partean. Aztoratzeko modukoak ziren irudiak eta hala geratu nintzen une labur batez. Gero, azti, azkar-usteko, segituan etorri nintzen nire onera. Bideo montaje baten itxura osoa zuten irudiek; haurrak Iparraldekoak ziren eta Notre Dameren hautua ez zen kasualitatez egina; Onintza adarjotzaile fina da; nik ez dut sakelakorik eta haiek badakite ez dudala... Ziria sartu nahi zidaten gero afalondoan sutearen inguruko gairen bat ipini eta hanka hondoraino sar nezan. Ukondoak tinkatuta eta belarriak tenteturik afaldu nuen. Badaezpada.

Ez zen horrelakorik. Baina onartuko didazue hitz eta irudi manipulatuen garaiotan, errezeloak, asko ere ez direla aski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.