andoni egana
HITZ ETZANAK

Trepetak

2019ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Inguruan anabasa dexentekoa dudala ohitua nago sortzen. Nire desordena desordena da, baina, batik bat, nirea. Lanerako mahaiaren gaina ordenatuegia sumatzen badut, ez da seinale ona. Beste eskuren bat ibili da han nirea ez dena. Eta aztorarazi egiten nau horrek...

Marie Kondoren etxe txukunketaren metodoaren berri banuen, gutxi-gehiago, lehendik ere. Atzo, berri-paper honen azken orrialdean, gertuagokoa zaigun Amaia Eliasen azalpenak zetozen gai honen inguruan. Pilatu egiten zaizkigu gauzak etxean, eta ez dugu asmatzen zer den botatzekoa eta zer gordetzekoa. Galdu-gordean gauza asko geratzen zaigu, tokia kendu baino egiten ez dutela. Bat nator horraino.

Baina niri gustatu egiten zait, esaterako, lau gazte ikustea, pala bana eskuetan, frontoiren baten bila, batak KILOMETROAK 94ko kamixeta maiztua, besteak Osasunaren elastiko jada arroxatua, hirugarrenak jertse arrunta eta praka bakero laburrak eta laugarrenak auskalo zer soinean dutela. Gordetzen asmatu dute. Politagoa da polikromia hori, guztiek azken orduko elastiko erosi-berri fosforito koloreko ia berdinak daramatzatela ikustea baino. Eta ederra da ihauterietan txinoetara presaka erostera jo gabe, mozorrotzeko moduko zerbait etxean bertan topatu ahal izatea beti...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.