Noiz sortua: 2019-09-04 00:30:00

HITZ ETZANAK

Maite

Andoni Egaña -

2019ko irailak 4

Aspalditxokoa da kontua, baina udaldian batetik bestera pausatuago ibiltzeko parada izan dugulako edo, begietan iltzatua geratu zait. «Maite zaitudalako sortzen dut» izkribuak azaltzen zaizkit non-nahi loa bildu ezin dudanetan.

Ez naiz hasiko espazio publikoaren erabilerari buruz idazten. Ez naiz kuxidaderik eza mingarri gertatzen zaien horietakoa ere. Bestelako norabide bat hartzen dit gogoak esaldiaz akordatzen naizenean, neure buruari galdera sakona egiteraino naramana: nola bizi gara hobeto, errepikatuz ala sortuz? Ez nuke nik balio izango esaldi bera, bertso bera, kantu bera... behin eta berriz, han eta hemen, errepikatzeko. Grina handia behar du horretarako. Sinesmena. Temarako gaitasuna. Eta nik horiek galduak ditut. Sortzen ari naizela ere errepikatzen ari ote naizen susmoa izaten dut eta, leloa ni!

Egiatik hurbilago dagoen «maite zaitudalako errepikatzen dut» balitz esaldia, zigor itxurako zerbait litzateke, arbelean gogoz kontra ehun aldiz idatzi beharreko horietakoa. Ez dut sinisten errepikapenaren indarrean. Zaharkituegia nago akaso esaldi, logo eta marken lilurak jan nazan. Etsiagoa naiz horixe baino. «Sortu zaitudalako maite zaitut»-era iristean baino ez naiz sosegatu eta gustura geratzen. Orduan hartzen nau loak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Donostiako Kontxa hondartza, pasa den asteartean. ©Gorka Rubio, Foku

Hondartzen erabilera «dinamikoa» egiteko eskatu du Jaurlaritzako Osasun Sailak

Berria

Osasun Sailak eskatu du hondartzak kirola egiteko, paseatzeko eta bainatzeko erabiltzea, baina ez hondarretan geldirik egoteko. Bizkaian, Areetan, Lagan, Laidan eta Ean hartu dute hondartza «dinamikoak» ezartzeko erabakia. Lapurdiko hondartzak, berriz, maiatzaren 16an ireki zituztenetik dira «dinamikoak». Egunaren zuzeneko kontakizuna, albistearen barruan.

Mari Luz Esteban eta Elixabete Garmendia. / ©GORKA RUBIO, FOKU

«Zahartzaroari ematen zaion tratamenduaren metafora da gertatu dena»

Maider Galardi F. Agirre

Koronabirusaren krisia piztu denetik, maiz hitz egin da adinekoen zaurgarritasunari buruz, eta, oraindik, kalera irteteko mugak dituzte adinekoek. Mari Luz Esteban antropologoak eta Elixabete Garmendia kazetariak, ordea, salatu dute adinkeria dagoela, eta beharrezkoa dela nagusiagoei ahots propioa ematea.

Hilberriak jakinarazteko taula, Eibarren (Gipuzkoa). ©GORKA RUBIO / FOKU

Koronabirusak hildakoak, osasun eremuka

Berria

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun eremu bakoitzean zenbat gaixo hil diren kontsultatzeko modua jarri du Eusko Jaurlaritzak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna