andoni egana
HITZ ETZANAK

Parkean

2019ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Ama leihotik deika. Beste gol bat, azkenengoa. Berriz ama deika. Azkenengoaren ondorengo gola, hori bai benetan, azkenengoa. Amaren hirugarren oihua. Zure izenaren azken bokalaren luzeran antzeman diozu ez dela txantxetan ari, eta etxera jo duzu, afaltzera. Umea etxera garraiatzea lan nekeza izaten zen gure umearoan. Lagunak, jolasak, abenturak... kanpoan zituen oro.

Kanaria irletariko batean, Tenerifen, argindarrik gabe geratu dira bederatzi orduz joan den igandean. Eguerdiko ordu batetik gaueko hamarrak arte ia milioi bat lagun ohiko dituzten gauzak egin ezinik. Garajetik autoa ezin atera; igogailurik erabili ezin; labe elektrikorik ere ez; beste mila gailu derrigor itzalita... Bederatzi ordu ez da hainbeste, baina bai aski energiarekiko zenbateko menpekotasunean bizi garen jabetzeko.

Arratsaldeko funtziorako zinema sarreren dirua itzuli egin behar izan zieten umeei. Aladin ikustera zihoazen, eta jeinua ezin agertuta ibili zen. Argindarrik ezak sorturiko kaosean, zinema arduradunaren hitzek eman didate atentzioa: «Tira... Horrelako kontuak ongi ere etortzen dira tarteka. Esaterako, parkeak umez bete ziren». Ez litzateke ideia txarra nazioartean «argindarrik gabeko» egun bat izendatzea. Arrazoi txatxuagoengatik burutzen dituzte...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.