andoni egana
HITZ ETZANAK

Larria

2019ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Lerroburuek izua sortzen dute maiz. Atzoko batek behintzat bai. «21.000tik gora euskaldun edadetuk tratu txarrak jasaten ditu». Eusko Jaurlaritzaren eskutik egin berri duten ikerketa-lan baten ondorioa da. Orain arte horrelakoetan ez bezala, bere buruaren jabe direnez gain, neurri handi batean ez diren adinekoak ere hartu omen dituzte aintzat.

«Tratu txar» irakurrita burura datozkigun lehenak betondo ubeldua, oheari loturiko katea, derrigorrezko baraualdia... izan daitezke. Eta egoera horretan hainbat mila adineko irudikatze hutsa ez da inorentzat jasangarri. Ikerketak tratu txarrena asko xehetzen du gero. Asmo txarrez sortuak dira batzuk, asmo txarrik gabe besteak; arreta eskasia da tratu txar askoren sorburu; nahi gabeko ahanzturak sarri gertatzen dira; berehalako konponbidearen premia dute batzuek, eta besteena ez da hain presazkoa... Halere, ongi etorri alarmaren argi gorria pizten duen lerroburu larri horri.

Bizitzeko grina, eta modu duinean bizitzekoa, beti da errespetagarri. Baina galdera bat bada sakonean, serio eta modu kolektiboan egiten ausartzen ez garena. Sumatzen dugu ez dela goxoa izango bizitzeko gogoa erabat galdu eta hil bitarteko denbora tarte hori. Zer egin behar dugu tarte horrekin, ahalik eta gehiena luzatzen saiatu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.