andoni egana
HITZ ETZANAK

Begiak

2019ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Isiltasun ozena aipatzen zuen Garikoitz Goikoetxeak atzoko bere zutabean. Datu bat eransten zuen: Ertzaintzan bakarrik, indarkeria matxistarekin zerikusia duten 12 salaketa jasotzen dituzte egunean. Salaketa bat bi orduan behin. Halere, eta azken urteotan bidea egin dela onartu arren, salaketak indarkeria jasan dutenetatik haragokoa behar zuela zioen «epaitegitik tabernarainokoa». Tabernarainoko bide luze horretan, esanguratsua behintzat bada jokoan den Gipuzkoako txapelketan gaia estreinakoz ikuspegi gordin bezain egiazko batetik atera izana...

«Semea jo zuenean ireki nituen begiak», zioen herenegun irakurri nuen lerroburu batek. Ordura arteko irain, mespretxu eta kolpeak irentsi zituen. Semeari atzaparra erantsi zionean ezin izan zuen gehiago eta salaketa ipini zuen emakume hark. Kontrako kasuak ere ezagutu izan ditugu, emakumea jasan eta jasan, eta seme-alabek adin bat harrapatzean, aski dela erabaki eta aita salatutakoak.

Arestian aipaturiko esaldiaren harira, «itxi zizkidanean ireki nituen begiak» litzateke albiste baten ezinezko titularra. Lurpetik ari denaren ahotsa litzateke. Itxaropen urri eta dramatismo handiegikoa akaso. Baina errealitatea oso da temosoa eta ia egunero gertatzen ari da...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.