andoni egana
HITZ ETZANAK

Noizko

2019ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Ahotsa ozenduta eman zioten amona adintsuari albistea bilobak funtzionario postua eskuratu zuenean: «Ama! Gure mutikoak lana lortu duela! Bizitza osorako lana, gainera!» Amonak, eskarmentu pilatu handiaren ondorioz gainerakoen euforiatik urrun, irribarre txiki batez eman zuen erantzuna: «Eta hori ona al da?».

Ez dakit bizitza osorako lana ziurtatzea ona den. Handirik egiten ez duen asko sumatuko duzu inguruan, eta asko ez egiteko planta handiak egiten dituen beste mordo bat ere bai. Baina beti albora begira jarri gabe bizitzeko modurik bagenu, ez litzateke txarra bizitza osorako lana ziurtatze hori.

Okerragoa da zalantza. Albiste batek eman dit atentzioa egunotan. Erkidegoko administrazioan egindako hauteskunde sindikalek aldaketa nabarmena ekarri dute. ELA, LAB eta UGTk delegatu kopuruan behera egin dute eta Interinok Taldea deritzan batek hamaika delegatu lortu ditu estreinakoz aurkeztu ondoren. Behin-behinekotasunari galga jartzea dute helburu nagusi. Izan ere, Lakuan ari diren hamarretik sei behin-behineko langileak omen dira. Talde-buruak, informatikari batek, 30 urte bete zituen urrian Lakuan behin-behineko. Gaixotasunek, petralaldiek, nagiek, aurreiritziek... behar lukete behin-behineko. Lanak ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.