andoni egana
HITZ ETZANAK

Diskurtsoa

2019ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Badira hamarrenbat urte. Gonbidatu egin gintuzten eta gu joan. Calabria, Italian. Lau bertsolari ginen ustez inprobisatzaileentzako ziren jardunaldi batzuetara bilduak. Gaizki-ulerturen bat tarteko, hara heldu ginenean baino ez ginen jabetu jardunaldiak, nagusiki, pertsona gor-mutuei zuzendurik zeudela. Ahal genuena egin genuen. Batek bertsoa bota ostean beste gutariko batek italiar bati gaztelerara itzultzen zion, honek italierarako itzulpena egiten zuen eta beste batek gor-mutuen zeinu-hizkuntzara ekartzen zuen esana… Gorabeheratsua izan zen egonaldia baina oso sentsibilizaturik itzuli ginen bertso-jaialdi handien telebista emanaldietan gor-mutuentzako aukera eskaini behar genuela sinetsita. Ez dugu oraindik egin, baina iritsiko da eguna…

Gabon gauez, iluntzeko bederatziak zintzilik, tabernan geunden. Jendea lepo. Eta telebista piztuta, baina ahotsik gabe. Felipe VI.a, Espainiako Erregea, Gabonetako diskurtsoa egiten ari zen, eta pantailaren ertz batean gizonezko trajedun bat zeukan zeinu-hizkuntzan ari zena. Begira egon gintzaizkien eta batari, ertzekoari, gehixeago ulertzen genion besteari baino.

Egoeraren metafora ezin zehatzagoa zen. Jardun eta jardun eta jardun ari zen erregea… baina gortasunetik ulertzen genion ondoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.