andoni egana
HITZ ETZANAK

Hogei

2020ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Elena Olabe durangar idazleak bere estreinako liburua argitaratu ostean esandako hitzak: «Literatur plazara irteteko aukerak oso urriak dira. Sentsazioa da oso gazte gutxi daudela. Apur bat ikusgarri diren idazle gazteek zer izango dituzte, 30 bat urte? Gazteak dira. Baina 20 urteren bueltakoak?».

Bakoitzak bere talaiatik begiratzen dio munduari. Bada gaztetasunari buruzko definizio bat, arras interesgarria eta aski interesatua. Gaztea da: «Norbere adina edo txikiagoa duen oro».

Ulertzekoa da hogei urte jirako idazleen kopuru urritasuna guri oharkabean pasatu izana. Adin horretakoek detektatzen dute ongi hori. Guk, pilan sartzen ditugu hogeikoak, hogeita bostekoak, hogeita hamarrekoak... Beste muturrera begira maizago ipintzen naiz orain. Eta harro esateko moduan nago —neure burua ez baitut oraindik hor sartzen— euskal sortzaileak erdal sortzaileak baino hobeto zahartzen direla. Eraikitzen ari garen hizkuntza gutxitu bat da gurea, eta lan-tresnarekin etengabeko borrokan jardun beharrak hobetu egiten du sortzaile euskalduna. Hizkuntza gutxitu batean aritzearen hautua egin izanak izarkeria hutsalez ez asebetetzera darama sortzaile euskalduna. Eta hori ere mesederako. Gabon-jaietan baieztatu dut. Mendoza baino hobeto zahartzen ari da Lertxundi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.