andoni egana
HITZ ETZANAK

Tranpaldoa

2020ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Jende edadetu askori gustatzen zaio bi bertsolari balkoi banatatik kantuan entzutea. Guri, niri behintzat, ez digu grazia handiegirik egiten. Laguna urrun edukitzeak edozein babes keinu, erabaki txiki, animo begirada, gaia behingoz alda dezagun erruki eske... galarazten du. Behin, balkoitik balkoirako saioak goraipatzen ari zen aitona bati arrazoia galdetu nion. «Hala behar dik, elkarrengandik urruti, elkarri jesusenak eta bi esateko ere. Bestela, elkarren ondoan, tranpa egiten duzue».

Grazia egin zidan gizonaren ikuspegiak. Tranparekin lotzen zuen hark tranpaldoa. Guretzat tranpaldoa da batzuetan, gauzak eder-begira doazenean, pulpito. Kontuak okertzen direnean, ordea, oinpean lurzorurik antzematen ez duzun une madarikatu horietan, oholek behera egingo dutela iruditzen zaizunean, urkamendi bihurtzen da.

Pulpitoaren eta urkamendiaren artean ateratzen dugu batzuek bizimodua. Flakia aldietan pentsatu izan dut beharrik ez nukeela, bulegoan egun txar bat hobea dela tranpaldoan erdipurdiko bat baino. Atzoko egunkari honen lehen orriko argazkiak eman zidan atentzioa. Ezaguna egiten zitzaidan oso panorama. Ermuko Antzokia, betea. Zortzi lagun oholtzan galderei erantzuteko prest. Erantzun bikainen bat joango zen. Potoren bat ere bai...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.