andoni egana
HITZ ETZANAK

...bezala

2020ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Haurtzaroa non bizi izan zuen, huraxe duela aberri pertsonak, irakurri izan dugu askotan. Aberria nahieran luze-zabaldu ohi den zerbait denez, beste ehunka esaldi aurki genitzake identitatea zurkaizteko balio dezaketenak.

Esanguratsua iruditzen zait bere jatorria ezertarako aintzat hartzen ez duten ernegatuen kasua. Nomadatasunean edo kosmopolitakerian babestuko dira azken batean euren nortasunari baino ez dagokion zerbait ezkutatze aldera. Adierazgarria iruditzen zait, halaber, euren jatorria sakratutzat, ederren eta egokientzat, jotzen dutenen kasua ere. Norberak ez du deus egiten toki batean edo bestean jaiotzeko, eta honako edo halako tokitan jaio izanaz harrotzen dena patuari ari zaio meritua lapurtzen. Itxuragabekoena, ordea, «harrotasun transferitua» iruditzen zait. Eta sinets iezadazue horrelako asko dagoela. Hots, harro dagoena Ziburun jaio zelako, Maurice Ravel bezala edo Camaskoa delako, Sergio Ramos futbolariaren herrikoa.

Izaten da bestela ere nahikoa lan bakoitzaren sustraien sakonera zenbatekoa den erabakitzerakoan. Harrotasun transferituaz bizi dena beti ibiliko da arrisku larrian. Placido Domingoren jatorria eta berea bat zirela harrotasunez zioenak orain arazo bat badu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.