andoni egana
HITZ ETZANAK

Sinetsi

2020ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Garai bakoitzak sortzen ditu bere sinismenak. Garaian bertan ere, batzuentzat sinesmen dena besteentzat ez da sineskeria baino izango.

Daniel profetarenak grazia egiten digu orain. Kristo aurreko Babilonia hartan erregeak dekretu estu bat ezarri zuen: ezin izango zuen inork otoitzik egin. Danielek ez zuen amore eman. Ohitura zuen gisara egunean hiru aldiz errezatzen segitu zuen. Norbaitek salatu zuen arte. Atxilotu eta zigor gogorra ipini zioten. Lehoi gosetiz beteriko zulo batera bota zuten. Eta miraria gertatu zen nonbait. Lehoiek ez zioten jaramonik ere egin. Onik atera zuten zulotik eta askatasuna eta botere alorren bat eskaini zion erregeak Danieli. Ez dirudi oso zientifikoa kontuak. Hasteko, Danielek berak ematen digu pasartearen berri bere liburuan... Edozeini datorkio txisterik errazena ezpain artera: «Lehoi begetarianoak izango ziren!»

Baina ez ezazu tankera horretako txisterik egin gaur egungo ezertaz. Ia ukiezina da bere txakurra gizen dagoelako dietarik gordinenean daukana; edo txakurra bere erabakiz barazkijale bihurtu dela ziurtatzen duen jabea. Eta niri, Danielenak adinako grazia egiten dit horrek. Hori bai: dena da errespetagarri. Baita bizialdia menda zaporeko supositorioa asmatu nahian eman duenaren jarduna ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.