andoni egana
HITZ ETZANAK

Hutsalak

2020ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Baina ez inoiz ahaztu, banidade maila... betetzen erraza da, hustutzen da zaila». Halatsu bukatu zidan Jon Sarasuak bertso bat, lehen txapela jantzi eta gutxira. Askotan eskertu izan diot aholkua.

Animalia banidosoak gara pertsonak, hutsalak. Barrutik deus ez dugunean ere, kanpora zerbait erakutsi beharra izaten dugu. «Atzo Bakearen Nobel saria eman zidaten» bezain harro esaten dugu «atzo gure herriari buruzko erreportaje bat bota zuten telebistan eta nire lehengusina azaldu zen». Geuk ez sortu arren, inguruan aurkitzen ditugu harro egoteko arrazoiak.

Erantsi izaera horri ekonomiari buruz nagusitu diren irizpideak: «Ekimenik gabe ez legoke lanposturik»; «diruak mugitu egin behar du»; «bizitzeko egin behar da lan, eta ez lan egiteko bizi»; «zerbait saltzekotan, marka garrantzitsua da oso». Ekin egin behar zaio, mugitu, bizi, saldu... gure banidadeari eta negoziorako prest dauden sakelei etengabe jaten emateko. «Etxean egonda jai dago» edo «hago lo eta jango duk mehe», esaten zuten lehengoek ere. Kanporanzko mugimendua da gure bizi ardatza. Mugimendua eta kanporanzkoa, biak. Birusarentzat pagotxa. Eta ez diezaiegun festarako elkartzen diren gazteei errua bota. Pilaketa gehiegizkoan soilik dagite bekatu. Gainerantzean ez gara hain desberdinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.