andoni egana
HITZ ETZANAK

Asteburua

2020ko irailaren 16a
00:00
Entzun
«Udako asteburu onenetarikoa izan da», irakurri edo entzun ahal izan dugu hedabide batean baino gehiagotan joan berri denari buruz. Titularra arrazoitzeko honako datuak eman dituzte: eguraldi eguzkitsuaren ondorioz, hondartzak beteak egon dira; aparkalekuetan ez da leku hutsik apenas geratu; taberna eta jatetxeek lepo egin dute lan…

Bakartua dagoen adinekoarentzat ez da asteburu ona izan. Bero handiegia. Ez da ausartu etxepeko okindegian ogia erosten ere. Bezperakoarekin egin du pasa-modua. Hiru jaialdi zituen musikariarentzat ere ez da asteburu ona izan. Hiru saiotik bi bertan behera geratu zaizkio eta egin duen bakarra hala moduz egin behar izan du. Ez da asteburu ona izan opor egun batzuk zituen sukaldariarentzat ere. Oporrak eten eta esku bat botatzeko eskatu zion nagusiak, jendez gainezka zebiltzala eta. Lanpostua galtzeko beldurrak, itzuli egin zen. Ez da asteburu ona izan irakaslearentzat ere. Ez ditu behar adina gozatu bi atseden egunak. Urduri ibili da, gogoa ikasgelan eta greba-deialdian…

On edo txar, noiz, nola etanorentzat izaten dira beti. Horrelakorik aintzat hartu gabe ari denak, nahi gabe ere, bizitza-ikuskera jakin bat baino ez du islatzen. Modan dagoen hura. Eta tranpa egiteagatik gehiago kobratu gabe, gainera!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.