andoni egana
HITZ ETZANAK

Willy

2020ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Jaioterritik 18.000 kilometrora eraman zuten. Paparrean txartel bat eskegi zioten gizajalea zela adierazten zuena. Kaiolan eduki zuten giza zoologiko batean eta kateatuta ibili Parisen zehar, erakusgai. 1931ko sei hilabete izan ziren. Sei hilabete luze.

Afrika edo Ozeaniatik ekarritako pertsona haiek ikusten zituzten umeek bazuten beldurra eta irudimena zerekin elikatu; helduek bazuten zer kontatua lagunekin biltzean; agintariek, berriz, gisa hartako janzkera eta hizkera zuten «giza abereak» erakutsiz, kolonialismoa zeinen premiazko eta zibilizatzaile zen frogatu nahi izaten zuten. Duela hogei urte inguru Christian Karembeu futbolariak Frantziako selekzioarekin jokatzen zuenean, frantziarren ereserkia kantatu ordez lurrera begiratzen zuela jabetu ziren Le Pen eta enparauak. Kanaka zen jaiotzez. Ez zen frantziar sentitzen. Ez zeukan sentitzerik. 1931n kalez kale erakusgai ibili zutenetariko bat bere birraitona Willy zen. Etxeko sutondoan entzunak zituen haren bidaia derrigortuari buruzkokontuak.

Joan zen igandean egin zuten kanak herriaren independentziari buruzko galdeketa. Ezezkoak irabazi zuen, baina lehen baino —eta uste baino— tarte txikiagoarekin. Bi urte barru da egitekoa hurrengo galdeketa…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.