andoni egana
HITZ ETZANAK

Akerra

2020ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Egoera berrira zer moduz moldatzen ari zen galdetu nion adeitsu. Sorbaldak harrotu zituen etsipen keinua eginez. Espero ez nuen erantzuna eman zidan: «Umetan kantatzen genuen ba akerraren hura? Bada, horrelaxe». Eta kantuan hasi zitzaidan: «Akerra ikusi degu baratzean jaten, makila ikusi degu aker hori jotzen, makilak akerra, akerrak artoa…». Sua makila erretzen, ura su hura itzaltzen, sokak idia, idiak ura, urak sua, suak makila, makilak akerra, akerrak artoa… etorri ziren segidan. Aspaldiko haur-kantu horiek memoriari zenbateko mesedea egiten dioten esatera nindoan, baina bere erretolikarekin segi zuen. «Horrelaxe gabiltza gu. Jendeak pentsa dezake arropa-denda zabalik daukagulako ondo gabiltzala. Baina gurera jende asko etortzen da beste herrietatik eta orain ezin du; bertakoek eta auzo-herrietakoek ere, gurera etorri aurretik edo ondoren kafetxo bat hartzeko ohitura badute, tabernak itxiak daudenetik nahiago dute etxean geratu. Eta, gainera, zertarako edo non luzitzeko arropa berriak erosi, jendarteko otordu eta gainerako egiterik ez badago?».

Akerrari esker inoiz baino hobeto ulertu nuen ekonomiaren funtzionamendua. Baina ez dadila zabaldu berria. Arantza Tapia anderea gai da prentsaurreko batean «akerra ikusi degu» kantuan hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.