andoni egana
HITZ ETZANAK

Harremanak

2020ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Hilabete gutxiren barruan Euskal Komunitate Autonomoan pandemiaren aurkako lanean aritu diren hiru pertsonak utzi dute kargua. Nekane Murga kontseilaria ez zuten Gobernu berrirako hautatu; Ignacio Garitanok uko egin zion bere karguari; duela egun bi Iñaki Berraondo kontseilariordea izan da kargutik aldendu dena…

Joango da pandemia garaia —joango ahal da!—. Baina talde-lanean ari diren pertsonen arteko kriki-krakek beti segituko dute. Igurtzi oro ez baita laztan. Eta mundua ulertu nahi duenaren ikuspegitik horixe da jakin-mina piztarazten duena. Menpekoaren eta gainetik dagoenaren arteko harremana. Menpekoen arteko erlazioa. Huntzarena egiten duenak inguruan sortzen duen desasosegua. Betibaia. Betieza. Ezkorra. Baikorra. Zergatik bi diren oraintxe azal-mami eta zergatik bihurtzen den gero bat bestearentzat eri-mami atorrante. Edonon gertatzen den harreman-anabasa hori baino kitzikagarriagorik ez da kanpotik begira dagoenarentzat.

Inoiz faltako ez dena da auzolanaren aipamena. Entzun berri dut Osasun Kontseilariaren ahotan. Auzolanari esker omen gabiltza itxurantzean. Eta niri, hitzaren gehiegizko erabilpenak ematen dit min. Dena auzolan denean ezer ez baita auzolan. Zerbait edukiko itxurazkoa eta hori ere indargabetu egin behar al dugu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.