Onintza Enbeita.
BIRA

Semaforoa

2021eko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Errepidekoekin nahikoa ez, eta beste semaforo bati begira bizi gara orain: ea gure herria zein koloretan dagoen mapan. Izan ere, gorriz margotzen badute, neurriak zorroztu egingo omen zaizkigu. Bizitzeko ustez beharrezkoak ziren gauza asko kendu ditugu gure bizitzetatik honezkero, baina gehiago kentzeko arriskuan gaude. Ez dut uste asko eskatzen dugunik zoriontsuak izateko: lagunekin egotea, besarkada bat, kafe bat, azokara buelta bat, kontzertu bat… Gure herri txiki hau inguratzen duten herri handi guztiak gorriz daude ordea, eta jendea arduratuta dago, ea komuneko papera bezain gauza sinplea non erosiko ote duen. Hobe ozenegi ez galdetzea, bestela esango digute kakarik egin gabe egotea dugula onena.

COVID-19ari galga jarri behar zaiola badakit, baina gorriz dauden herrietako anbulatorioetan ez dut nik normalean baino langile gehiago ikusten. Jendearen zalantzak argitzeko ez dago lehen baino arduradun gehiago. Ospitaleetako oheak betetzen ari dira, baina lehengo beste ohe baino ez ei daude.

Ordea, semaforoa gorri duten herrietako herritarrena da errua. Gabonetan gaizki portatu dira eta orain indizeak lehertzear daude haien mugen barruan. Zer hobeto, beraz, garai bateko izurriteetako moduan, gaixoak harresi barruan isolatzea baino?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.