Onintza Enbeita.
BIRA

Ikasleak

2021eko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Gu ez ginen izan gaurko gazteak baino azkarragoak; ezta hobeak ere. Hogei urterekin guk ere onenak ginela pentsatzen genuen, ez genuen arriskurik ikusten, munduaren zilborra gu ginen, gure kontra zegoen mundua eta irabazi egin behar genion gure kontrako gerran. Gauzak ez zeuden orain dauden moduan, eta guk ere egoerara egokitu eta gazte izaten ikasi genuen. Ez baita adina bakarrik: bizitzako aro guztiak markatzen ditu momentuan bizi ditugun zirkunstantziek.

Inoiz pentsatzen ez nuen lekuan egon naiz eskolak ematen eta gauza batzuek txarrerako harritu naute. Zertarako ukatu? Baina duela hogei urte ni nengoen lekuan daudenekin hizketan hasi naizenean iritzi asko aldatu zaizkit. Eman diedana baino gehiago hartzen saiatu dira, ados. Hala ere, irudipena daukat nagusikeriaz tratatzen ditugula ikasle gazteak, eta jakintza maila kritikatzen dugunean ez dugula autokritikarik egiten. Ez dira umeak, eta umeak balira bezala tratatzen dira. Guk dakigunaren adierazpen baino ez dira agintzen dizkiegun lan asko, eta horrekin ez diogu inori mesederik egiten. Gauzak zail ez jartzea izan da nire erabakia: oparirik ez, baina oztoporik ere ez. Pentsatzen nuen baino emaitza hobea jaso dut bueltan: muturreko polita eman didate zentzurik onenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.