Onintza Enbeita.
BIRA

Arreta

2021eko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Tarteka pentsatzen dut martxoaren 14tik hona ez dugula ganorazko eztabaidarik izan. COVID-19aren izatea zalantzan jarri ez arren, haren hedapena saihesteko neurriei buruz zerbait esanez gero, laster esaten dizute ukatzailea zarela. Hasieratik egon da eztabaida zikinduta, eta hor ibili da jendea maskara eraman edo ez, txertoa hartu edo ez… eta halako eztabaidetan. Ez dut uste, gure oinarrizko eskubideak mahai gainean jarri ditugun honetan, horiek direnik pandemiak sortutako arazorik larrienak. Izan ere, arazoaren muinetako bat osasun sistema publikoaren egoera da: osasun langileek grebara deitu dute inbertsio gehiago eskatzeko, ospitaleak betetzen ari dira (COVIDa ez baita munduan den gaitz bakarra, aurretik zeuden gaixotasunek ere hortxe jarraitzen dute), zenbait ospitaletan txertaketa kanpainarekin aurrera jarraitzeko baliabideak falta zaizkie, inork aukeratu gabeko karguetan dauden politikari lotsagabeak txertoa hartzen ari dira tokatzen ez zaienean…

Bitartean, gure agintariek eta komunikabide publikoek istiluak sortzen eta haien berri ematen dihardute. Ezer ez dagoen lekura segurtasun zaindariak bidaltzen dituzte, eta akabo kudeaketaren txarraz hitz egitea edo eztabaidatzea. Nahikoa da herritarren jarrera kritikatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.