andoni egana
HITZ ETZANAK

Lurrak

2021eko martxoaren 11
00:00
Entzun
Hala idatzi zuen berak El periodista canalla liburuan. EMK inguruko jendeak esan ziela bazela Lezoko poligono industrialean eraikin bat, pagotxa hutsa…Hamar milioi pezeta eskatzen zituztela, segituan iritsi zirela akordiora eta erosi egin zutela hipoteka-kreditu baten bidez. «Bi solairu zituen, berrehun metro karratukoa bakoitza, eta goikoa bulegoetan banatua zegoen. Gainera, inguruetan lur-eremu handiak zituen, eta guk, gizarajo halakook, pentsatu genuen dena ongi bazihoan, lantegia handitzeko era izango genuela».

Ez zuen Pepe Reik lantegia handitu beharrik izan. Gutxi iraun zuen La Voz de Euskadizeritzan egunkari asmo hark. Orria euskarazko gehigarriaren arduradun Mikel Aramendi itsasondoarra zen, eta lankide nituen Mikel, Sergio, Gemma… 21 urte nituen eta ez nintzen ez kazetari eta ez kazetaritza-ikasle. Ez dakit oso ongi nola egokitu nintzen han. Baina gaur egun erdi txantxatan esaten dut Pepe Rei zuzendari eta Jose María Calleja erredaktore zituen egunkari batean lan egin izana entrenamendu ezin hobea izan dudala bizitzarako.

Ez zuen lur-eremu itsatsiaren premiarik izan Pepe Reik. Bestelako lurraldeetara jo zuen. Eta lurpean, estolderiatan, arakatu nahia ez zion zenbaitek barkatu. Har dezala orain goxo, lurrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.