andoni egana
HITZ ETZANAK

Azeri

2021eko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Izugarri ikasi dugu nonbait urtebetean. Pertsonok badugu ahalmen hori. Ikasia onerako edo txarrerako erabiltzen dugun, besterik da. Aztarnariak kexu dira. Gero eta pikareska handiagoa omen dabil herritarron artean. Xelemon egingo omen genuke itxialdiak harrapa ez gaitzan. Inor ez da nonbait positibo baten zuzeneko harreman. Guztiok gara, izatekotan, zeharkako, eta hartara ziurtatuko dugu geuk ere, positibo eman ezean, kalera irten eta orain artekoak eginez segitu ahal izango dugula.

Pikareska: XVI. eta XVII. mendeetan Espainiako literaturako eleberri klasea. Gizarte eta ekonomia ingurumari lakarrean, deus eder-begira ez zihoakion pertsonaia batek bizi ahal izateko egin behar izaten zituenak kontatzen dira pikaro eleberrietan.

Ez dakit pícaro erdal hitzak ze ordain lukeen gurean. Maltzur gehitxo iruditzen zait, maltzurrak ez baitu bizi ahal izatea soilik helburu. Bihurri, aldiz, gutxitxo, bihurriak ez baitu beti ziririk sartzen. Akaso, azeri litzateke parekoena.

Baina kasu zehatz honetarako, negatibo eman ondoren itxialdirik jasango ez lukeena definitzeko, bestelako eremu batera jo beharko genuke. Autonomo litzateke gehienez ere zeharkako harremana onar dezakeen pertsona pikaroa. Edo behin-behineko langile...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.