andoni egana
HITZ ETZANAK

Noraeza

2021eko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Araba Euskaraz-en aritu eta Ereñotzura gindoazen. San Antonio jira izango zen. Elgoibarren geratu ginen bazkaltzera, berandu, guretzat Karidadeko Benta behin baino gehiagotan izan zen jatetxe batean. 2002ko Futboleko Mundu Kopa ari ziren jokatzen Hego Korean. Telebistari begira bezero mordoa zegoen. Gu, nagusiki, bezeroei begira jarri ginen Irlandak etaEspainiak final-laurdenetara nor pasa penaltietan jokatu zuten unean. Hamar une jendarte bati argazkia ateratzeko. Eta hamar argazki berdin. Zuri-beltzekoak denak. Kontraste izugarrikoak. «Huts egin ezak, motel, huts egin ezak!», egiten zioten oihu jokalari espainiarrari penaltia jotzera abiatzen zenean. «Goool!» egiten zuten oihu, bozkarioz, sarea mugitzen ikustean. Pertsona berak. Eta elkar besarkatzen zuten. Ez behin, ez birritan...

Jendarte eskizofreniko batean bizi ginen ustea sustraituta irten ginen handik, duela ia hogei urte. 2021eko Eurokoparekin gertatu denak ekarri dit ordukoa gogora. Bilbon joka zedin norbaitek egin zuen apustu. Espainia Bilbon. Bertan Paris. Gerora, osasun egoera arrazoi oso ona eta aitzakia ez oso txarra gertatu da, egoitza izateari uko egiteko.

Orain ez dago besarkadarik ematerik. Batez ere, ez badakizu oso ongi zergatik ari zaren besarkada hori ematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.