andoni egana
HITZ ETZANAK

Hitzak

2021eko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Nola sentitzen garen adierazteko hiztegi bat egin behar bagenu, ordena alfabetikoan egiteak ez luke zentzu handirik. Sentimenduak nahas-mahasean baitatoz, egunaren eta egoeraren arabera. Halere, koaderno berria hastean lehen orria txukun-txukun idazteko joera izan baitut umetatik, lehen hitza alfabetoari men eginez botako dut: abaildua. Ondoren beste mordo bat letorke...

Mizpiratua. Ahuldua, galdua, saldua. Gogo-hila. Ilupa. Erkin. Urmael. Maripetralin. Sumindua, samindua, mindua. Azkenputz. Iraganmin. Uhertu. Burumakur. Ertzeko. Zanpan. Akitua. Ñaño. Geza. Jota. Haserre. Fidakaitz. Mailatua. Errea. Luzetsia. Ezindua. Hauskor, euskor, egoskortua. Irain. Ikaratu. Erotzear, erortzear. Lanbropeko. Txori-kaka. Maizter. Ozpin. Zelatari. Purrustarako. Ñimiño. Baldartu, bakartu, odoltxartu... Hiztegia txukun bukatze aldera, demagun azken hitzak zikiratu, zokormazo eta zukutu direla.

Egiazko sentimenduak azaltzeko halako aukera edukita, edonongo agintarien ahotan entzungo ditugunak gehienez ere dira «aurrera», «batera» eta «itxaropena». Metaforizaziorako haizeak jotzen dituenean, kondentsazio poetikoaren gailurra atzeman, eta «kimu berdeak» aipatzera hel daitezke. Non bizi dira? Norekin bizi gara?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.