andoni egana
HITZ ETZANAK

Orina

2021eko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Norbere larru-azala ongi ezagutzen du pertsonak. Izaten du denbora hari erreparatzekoa. Atzendua eduki dut urteetan, baina duela gutxi akordatu nintzen nire esku-gainari begira nengoela. Umetan, ezker eta eskuin bereizten ikasi nuen nire eskuei begira. Eskuinekoan ez neukan orin txiki bat neukan ezkerreko esku-gainaren erdi aldera. Zalantza uneetan, orin hark erakusten zidan zein zen ezkerra...

Orbain hitza ikasi aurretikhasi ginen lehen orbainei begira. Ikastolatik, taldean, joaten ginen txertatzera, eta gogoan dut txertoaren ondorioak erakusgai izaten genituela beso-buruetan. Batzuei besteei baino orbain handiagoa uzten zien. Eta han ibiltzen ginen, nori nolakoa, elkarri harro erakusten.

Izan berezko orin, izan eragindako orbain, norbere larruazala oso da mapamundi —mapamindu ere esan genezake txertoaren kasuan— partikularra. Nikolas Zendoiari irakurri diot txertoa hartzera joan den azken aldi honetan, erizainari eskuineko besoan jartzeko eskatu ziola. Arrazoiaz galdetzean, hala erantzun omen zion: «Oso ume nintzenetik ezkerreko besoan daramat txertoren baten marka polit bat. Eta ez nuke nahi bera ezeztatzerik». Garai bateko txertoaren orbaina da garai bateko gazteen lehen tatuajea. Ulertzekoa da estimutan izatea...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.