andoni egana
HITZ ETZANAK

Hautaketa

2021eko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Ramon Saizarbitoria; mafia siziliarra; Arantxa Iturbe;heriotza lagundua; Pako Aristi; polimaitasuna; Joseba Sarrionandia; mendi-abenturak; Itxaro Borda; Euskal Herriaren Historia; Xabier Montoia; familia harremanak; Leire Bilbao; gerra zibila...

Inoiz ez zitzaidan burutik pasatu euskal literaturan izenez eta gaiz osaturiko zerrendarik egin zitekeenik. Arestian osatu dudanak ez dio inongo logikari erantzuten. Idazle eta gai, etorri bezala nahasi ditut. Nahasia baita nonbait —eta ez du horrek esan nahi txarra denik— irakurlearen hautatze modua ere. Ander Barandiaranek, Euskal Liburutegi Sozial Ibiltariaren sortzaileak jarri nau arrastoan. Euskal literaturako liburuak kalean oparitzeari ekin dion honetan, honela erantzun zion Iker Tubiaren galdera bati egunkari honen orrietan: «Gazteak etortzen ziren, eta aholkua ematen nien. Adinen arteko aldea ikusi nuen hor: helduek ezagutzen zituzten idazleengana jotzen zuten, eta gazteek gaiaz galdetzen zuten».

Ez dakit nola aukeratu izan ditudan irakurgaiak. Ez dakit idazlearen izenak edo gaiak gidatu izan nauen. Akaso, biek aldi berean. Neure burua arrotz sumatuko nuke liburu-dendan «Bernardo Atxagaren zerbait» edo «Afrikari buruzko zer edo zer» eskatuz. «Laurden erdi bat olio» eskatzen bezain arrotz...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.