andoni egana
HITZ ETZANAK

Proportzioaz

2021eko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Eutanasiari buruzko legea indarrean jartzera doaz Espainian. Orain, erkidego bakoitzak bere osasun zerbitzuak egokitubeharko ditu egoera berrira.

Euskal Autonomia Erkidegoak izendatu du jada Berme eta Ebaluaketa batzorde bat, gaixoaren borondatea, prozesuaren gorabeherak, azkena heltzean ze tratamendu eskaini... bilduko dituena. Etika batzorde bat, alegia. Batzorde horretan, presidentea, presidenteordea eta idazkaria, hirurak, emakumezkoak dira. Batzordekideetan, hamalautik hamar. Psikologia azpiataleko hiruak emakumeak dira. Legediaren azpiatalekoak, bi eta bi. Eta Gizarte-lanetako partaide bakarra emakumezkoa da. Orotara, hemeretzi emakumezko eta sei gizonezko.

«Jan egingo gaituzte emakume hauek!», esango dizu matxista iraganmin egoskorrak; «orain horrela behar du denak», botako dizu gizonezko etsiak; «izendatu dituena ere emakumea da», ernegatu zipotzak. Ikuspegi zabalagoaz ere hitz egingo dizute: «Arlo horietan lehendik lanean ari ziren gehienak emakumezkoak izango ziren. Haiek pilatu dute jakintzarik gehien. Normala da orain ardura haiei ematea». Eta besteren batek emango du epaia: «Petronorren Administrazio Kontseiluan ez duzu horrelakorik aurkituko. Bizitzaz erabakitzen uzten diezun bitartean, gizonezkoak lasai dabiltza».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.