Onintza Enbeita.
BIRA

Itzulika

2021eko urriaren 2a
00:00
Entzun
Hamar urtez bortxatu zuten bere senarrak eta orain gogoratzen ez duen gizon mordo batek. Hil arte maitatu eta zaindu egingo zuela zin egin zuen gizon hark drogatu egiten zuen, eta kontzientzia galtzen zuenean, beste gizon batzuei eskaintzen zien bere emaztea bortxatzeko aukera. Ezkonduak, ezkongabeak eta dibortziatuak egon dira basakeria hori ordaindu dutenen artean. Irakasleak, kateko langileak eta suhiltzaileak. Ez dago erraz denak multzo soziologiko batean kokatzea, ez bada denak gizonak izan direlako. Gizona atxilotu eta haren ordenagailua miatu zutenean, guztien bideoak aurkitu zituen Poliziak, baina haietako gehienek diote ez zekitela emaztea drogatuta zegoenik. Kasua ikertu duten polizietako batek, ostera, argi esan du ezinezkoa dela horretaz ez konturatzea. Emakume bortxatua, zapaldua eta umiliatua ez da ezertaz akordatzen. Bideoak erakutsi dizkiote. «Munduak itzuliak emateari utzi diola sentitzen du», esan du bere abokatuak.

Ordea, munduak itzulika segitzen du. Eta itzuli bakoitzean ez dakigu zenbat emakume bortxatzen, erailtzen eta zapaltzen dituzten. Batzuetan pentsatzen dut ez dagoela egiten ari zaizkigun guztia itzultzeko modurik. Agian horregatik sentituko dugu feminismoak irabazi duela dagokigun lekua itzultzen digutenean. Edo indarrez hartzen dugunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.